Deialdiaren xedea

Jabetzan betetzea, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bitartez, Udalaren Obra eta Zerbitzuetako Buruaren lanpostua.


Izangaien baldintzak

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:

  • Hamasei (16) urteak beteak izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
  • Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen honako titulu akademikoren bat izatea, edo hura eskuratzeko  tasak ordainduta izatea: Arkitekto Teknikoaren titulua, Arkitektura Teknikoko Gradua edo Lan Publikoetako Ingeniari Teknikoarena (ITOP.Obras Públicas).
  • 4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa. Hala ere 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak ere onartuak izango dira, eta plaza ateratzen duenak urte eta erdiko epea izango du 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko. Horrela egingo ez balu, izendapena indargabetu eta eskubide guztiak galduko lituzke.
  • Lanpostuaren berezko egitekoak behar den bezala betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Zertzelada hori dagokion unean egiaztatu beharko du hautagai proposatuak.
  • Funtzionario publiko bihurtzea eragotziko dion bestelako ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez izatea, dagozkien legezko xedapenek ezarritako baldintzetan.    
  • B motako gida-baimena indarrean izatea.

 

Instantziak aurkezteko epearen amaiera

Deialdiaren iragarpena Estatuko ALDIZKARI OFIZIALEAN publikatzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasi eta gehienez ere hogei (20) egun naturaleko epean.

EAOn argitaratu zen iragarkia 2014ko EKAINAREN 9an. Beraz, eskaerak aurkezteko epea: 2014-06-30 da.

 

Gaitasunaren faseko ariketak 

Hemen argitaratuko dira gaitasunaren faseko ariketen datak.

Onartutako eta baztertutakoen zerrenda. Lehen frogarako deialdia(GAOan argitaratu da 2014/10/29an)

Froga teorikoaren emaitzak

2. frogaren emaitzak

Froga praktikorako atzerapena

2. frogaren behin behineko emaitzen aldaketa

Azaroaren 27an egindako bigarren frogaren puntuazioaren egokitzea

Ariketa praktikorako deialdia

 2. ariketa praktikoaren emaitzak

Euskara maila egiaztatzeko froga: 2015eko otsailak 16 (astelehena), 9:00etan Bilboko IVAPeko egoitzan.

Euskara maila egiaztatzeko ahozko froga: 2015eko otsailak 27 (ostirala), 10:30ean Bilboko IVAPeko egoitzan

Euskarako frogaren emaitzak

Froga psikoteknikoa egiteko eguna: Martxoak 16, goizeko 09:30ean udaletxean.

Merituen balorazioen emaitzak

Froga psikoteknikoaren emaitzak

Lehiaketaldiko merituen balorazioa: behin betiko emaitzak eta kontratazio proposamena

 

Oinarriak

Oinarriak Idazkaritzako bulegoetan, eta hemen.

 

Akats zuzenketa

Oinarriengan eragiten duen akats zuzenketa GAOn 2014ko maiatzaren 21ean argitaratua.