Bergarako musikazale talde batekoek eta Udalak martxoan ikusgai izango den "Mozkorra Parregarri" (“El Borracho Burlado”) opera komikoa antolatu dute. Sarrerak internetez erosteko egin klik hemen (Internet bidez sarrerak otsailak 18tik aurrera erosi ahalko dira). 

Era berean, emanaldietarako sarrerak salgai egongo dira Kultur Etxean, Pikuperen bulegoan, Lazkano eta Lombide oinetako dendetan eta interneten www.bergara.eus helbidean.

1764ean Xabier Maria Munibek, Peñafloridako Kondeak, Bergarako Udaletxeko Pleno Aretoan estreinatu zuen lan hau eta 1765ean Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Sociedad Bascongada de Amigos del Pais) sortu zen. Bi gertakari hauen 250.urteurrena ospatzeko Bergarako musikazale horiek "Mozkorra Parregarri" opera komikoaren berrestrenaldia antolatu dute euskara hutsean lehen aldiz estreinatu zen leku berberean. 

Bi egunetan izango dira emanaldiak eta egun bakoitzean bi funtzio egingo dira:

Martxoak 14, larunbata

Ordua: 19:00etan eta 22:30ean

Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoan

Sarrerak: 18€

 

Martxoak 15, igandea

Ordua: 16:30ean eta 19:30ean

Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoan

Sarrerak: 18€

 

Arloa: