10 linea arrunt ditu eskualdeak, eskaripeko 2 eta gauetako beste 2. Garraio publikoaren eskaria baxua da eskualdean, eta zerbitzu berrien bidez bultzada berezia eman nahi izan zaio, eskualde barneko loturez gain, hiriburuekiko lotura hobetuz. Eskualdeko zerbitzu berrituaren ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:

- Debabarrenarekin eta Urola-Kostarekin konexioak bermatu dira.

- Arrasateko eta Zumarragako ospitaleetara konexioak oso kontuan izan dira.

- Eskualdeko kanpusetara ere loturak hobetu dira, eta oro har ikasleen mugikortasunari garrantzia eman zaio.

- Oro har, lotura zuzenak indartu dira eta konexio zuzenak bideragarri ez diren ibilbideetan garraio aldaketen bidez osatu da eskaintza.

- San Prudentzioko geltokiaren kasua ere aipagarria da, izan ere, gidariak jakin dezan geltokian jendea dagoela eta autobusa bertan sartzea bermatzeko, erabiltzaileak geltokian bertan eskaera egingo du. Eskaera egiteko geltokian bertan makina bat egongo da. Makina horretan helmugako geltokia hautatu beharko da, horretarako helmuga geltokiaren kodea sartuta (*geltokiaren kodea#).  Geltokien kodeak San Prudentzioko geltokian bertan ikusi ahalko dira. Eskaera aldez aurretik telefono bidez (900 234 555) eta webgune bidez (www.lurraldebus.eus/eskaripekoa) ere egin ahal izango da.

Zerbitzua linea bakoitzean egindako berrikuntzak ikusteko egin klik hemen.