“1936ko gerra Bergaran” liburua paperean argitaratu berri da. Liburua, estrainekoz, 2015eko martxoan argitaratu zen e-pub eta pdf formatoetan baina sorrarazitako interesaren ondorioz, paperean ere argitaratzea erabaki da, Gipuzkoako Foru Aldundiak  duen Oroimen Historikorako diru-laguntzari esker.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak 2012an ekin zion ikerlan honi eta 1936ko Gerra Bergaran liburua egindako ikerketaren emaitza da.

Liburua Bergarako Udal Artxibo eta Liburutegian salduko da eta Arrasateko Eroski eta Ttukun dendetan eta liburuak 5€ko prezioa du. 

 

"1936ko Gerra Bergaran" liburu digitalaren aurkezpena (martxoko albisteari esteka)