Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak 1936ko Gerra Bergaran liburua aurkeztuko da datorren asteartean, martxoak 31, Irizar Jauregian arratsaldeko 19:00etan.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak 2012an ekin zion ikerlan honi eta 1936ko Gerra Bergaran liburua egindako ikerketaren emaitza da. Elkartearen helburua oroimen historikoaren berreskurapena da eta urteak daramatzate lanean. Debagoienako hainbat herrietako gerra garaia eta frankismoa ikertu dituzte, liburu ugari argitaratu eta gertatutakoa ezagutzera emateko ekintzak antolatzen dituzte: elkarizketak, dokumentalak, omenaldiak, e.a.

II Errepublika garaiko Bergara aurrekari bezala aztertu ondoren, 1936ko gerrako egoera  Bergaran nola izan zen ezagutzeko asmoz, informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, Bergarako Udaleko aktak edo Zerrajerako langileen datuak, esaterako.

Frontea Intxortan egon zenean herrian gertatutakoa, gudari eta milizianoen ingurukoak eta ihesi joandako familien ingurukoak, besteak beste, azaltzen dira liburuan eta bukaeran, gerraren ondorioak zeintzuk izan ziren agerian uzten dira.

Liburua www.bergarakoartxiboa.net webgunean eskegita egongo da martxoaren 30etik aurrera  PDF formatoan. Guztira, 100 orrialdi ditu eta argazki gehienak Bergarako Udal artxiboko argazki fondoetakoak dira. Liburuko beste argazki gutxi batzuk osagarri bezala erabili dira.

Ildo honetatik, Gerra zibila hizpide, 2012an “Bergara 1936” izeneko argazki erakusketa antolatu zuten udal artxiboak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak Aroztegin eta herritar ugari hurbildu ziren bertara.

Udal Artxibo Zerbitzuaren laguntza

Bergarako Udaleko Artxibo Zerbitzuak ikerketa historikoa sustatzeko laguntzak ematen ditu urtero herriko ikerketa historikoak burutzen ari den pertsona edo elkarteren bati ikerlanean laguntzeko asmoz eta, aldi berean, udaleko artxiboan dauden eta kudeatzen diren fondoak kontsultatzeko eta erabiltzeko.

Amaitu ostean, Udalak ikerketa formatu digitalean argitaratzen du, PDF eta e-pub formatoetan, eta  www.bergarakoartxiboa.net webgunean eskegi egiten da. Era horretan, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, guztientzako ikusgai dago ikerketa.

 

Departamento: