Bergarako Udal Euskaltegiak, Udalaren laguntzarekin, bi ikastaro berezi antolatu ditu; bat bertako euskaran egiten ditugun ohiko akatsak zuzentzeko ikastaroa izango da (10 ordukoa) eta bestea familiatan euskararen transmisioa bultzatzeko ikastaroa (81 ordukoa).

Bi ikastaroen ezaugarriak ikusita, oso interesgarriak dira bereziki gurasoentzat, zaintzaileentzat, hezitzaileentzat, begiraleentzat, entrenatzaileentzat...

Interesa izanez gero Udal Euskaltegiarekin harremanetan jarri behar da (Barrenkalea 33, Irizar jauregia edo telefonoz: 943-76 44 53).

Informazio gehiagarria ondorengo dokumentuan: 

2015_10_euskara_lantzeko_ikastaro_bereziak_elebitan.pdf

Arloa: