Azken hilabeteotan, Bergarako Udala Errekalde Jauregiko lorategiko hormari jarraipen teknikoa egiten ari da. Izan ere, horma pixkanaka-pixkanaka erortzen ari zela ohartu ziren. Hala, lehenik eta behin, benetako egoera zein zen jakin eta egin beharreko obra zein izango zen zehazteko txosten teknikoa egin zen. Txosten teknikoa eskuan, lanak esleitzeari ekin zitzaion, eta Sestra enpresak egingo ditu eustorma egonkortzeko proiektua.

Horrez gain, eta proiektuaren oinarria sendo finkatzeko Udalak azterketa geoteknikoa enkargatu zuen eta urtarrilaren 5ean izan ziren azterketa geoteknikoan behar diren laginak hartzen.

Azterketa guztiak eginda, epe motzean hormaren konponketa lanak egiten hastea aurreikusten du Udalak. Obrak irauten duten bitartean, kaleak itxita egon beharko du lanak behar bezala egin eta herritar ororen segurtasuna bermatzeko.

Arloa: