Aranerreka auzoko baserrietara sare publikotik ur hornidura eramatea. Lanak Eusko Jaurlaritzako (EREIN programako) diru-laguntzarekin burutu dira.
webmaster-k Al, 2026-02-23 12:00-n bidalia
Lizitazio publikoa burutu ondoren, Alkateak 2025eko ekainaren 25ean emandako dekretu baten bidez erabaki zuen Aranerreka auzoko baserrietara sare publikoko ur hornidura eramateko lanak “Excavaciones y Transportes Orsa SL” enpresari 463.305,11 eurotan -BEZ barne- adjudikatzea.
Juan Jose Lopez Azurmendi nekazal ingenieriaren zuzendaritzapean burututako lanak 2025. urtearen amaiera aurretik bukatu eta 462.962,29 eurotan -BEZ barne- kitatu dira.
