Bubisher Elkarteak aurten ere, azken urteetan bezalaxe, elikagaien bilketa kanpaina antolatu du eta, guztira, 4.883 kilo jaso dituzte. Bergaran 3.950 kilo jaso dituzte; Antzuolan 649 kilo; Soraluzen 230 kilo; eta Elgetan 54 kilo.

Behin bilketa amaituta, orain jasotako elikagai guztiak kanpamenduetara bidaltzea da euren xedea eta, horretarako, Bergarako Udalak 1.200 euroko diru laguntza eman die.

Bubisher Elkartearen izenean Marcos Gabilondok eskerrak eman nahi izan zizkien lau herrietako udalei, ikastetxeei, elikagai bilketan parte hartutako eragile ezberdinei eta herritarrei. Azkenik, Bergarako Udalak Bubisher Elkartearekin duen konpromisoa azaldu zuen Elena Lete alkateak eta aurrerantzean ere, elkarlanean jarraitzeko asmoa adierazi zuen.