Bergarako Udala-k Or, 2016-06-24 09:26-n bidalia
Hitzordua 19:30ean izango da udaletxeko pleno aretoan eta honako gaiak landuko dira:
-
2016ko maiatzaren 27an eta 30ean egindako bilkuren akten onarpena.
-
Alkatearen jakinarazpenak.
-
Fraiskozuri udal pilotalekuko tabernaren ustiaketa eta instalazio horien kontrola eta garbiketak adjudikatzeko prozedura irekia arautuko zuen baldintzen
plegua onartuz, Alkateak 2016ko ekainaren 14an hartutako erabakia baieztatzeko proposamena.
-
Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak
elkarri emateko
-
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuarekin hitzarmena udal erroldaren datuak egiaztatzeko
-
Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena “EMSIME” web bidez kudeaketa museografikorako eta informazioa trukatzeko aplikazioa batera ustiatzeko
oinarriak finkatzeko.
-
Bosgarren sektoreko industrialdearentzako eta bertan sortuko den kale berri batentzako izen proposamena.
-
2017. urterako Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketa proposamena.
-
Alde zaharra berpizteko plangintza eskatzeko mozioa EH Bilduk aurkeztua.
-
Yesako urtegiaren handitzearen aurkako manifestazioan parte hartu eta salatuak izan ziren pertsona batzuen inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.
-
“Jaen en Comun”ko zinegotzi eta Andaluziako Langileen Sindikatuko kide den Andres Bodalo Pastanaren egoeraren inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.
-
Amiantoaren maparen inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.
-
“Mandela Arauak” izenburua duen mozioa, EH Bilduk aurkeztua.
-
Frackingaren inguruan herri borondatea defendatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
-
Eskaera eta galderak.