Hitzordua 19:30ean izango da udaletxeko pleno aretoan eta honako gaiak landuko dira:

 

  • 2016ko maiatzaren 27an eta 30ean egindako bilkuren akten onarpena.

  • Alkatearen jakinarazpenak.

  • Fraiskozuri udal pilotalekuko tabernaren ustiaketa eta instalazio horien kontrola eta garbiketak adjudikatzeko prozedura irekia arautuko zuen baldintzen

plegua onartuz, Alkateak 2016ko ekainaren 14an hartutako erabakia baieztatzeko proposamena.

  • Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak

elkarri emateko

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuarekin hitzarmena udal erroldaren datuak egiaztatzeko

  • Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena “EMSIME” web bidez kudeaketa museografikorako eta informazioa trukatzeko aplikazioa batera ustiatzeko

oinarriak finkatzeko.

  • Bosgarren sektoreko industrialdearentzako eta bertan sortuko den kale berri batentzako izen proposamena.

  • 2017. urterako Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketa proposamena.

  • Alde zaharra berpizteko plangintza eskatzeko mozioa EH Bilduk aurkeztua.

  • Yesako urtegiaren handitzearen aurkako manifestazioan parte hartu eta salatuak izan ziren pertsona batzuen inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.

  • Jaen en Comun”ko zinegotzi eta Andaluziako Langileen Sindikatuko kide den Andres Bodalo Pastanaren egoeraren inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.

  • Amiantoaren maparen inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.

  • Mandela Arauak” izenburua duen mozioa, EH Bilduk aurkeztua.

  • Frackingaren inguruan herri borondatea defendatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

  • Eskaera eta galderak.

Departamento: