Erregetxo enparantzan egiten ari diren etxebizitza berrien estolderia hodi nagusiekin lotzeko lanak hasiko dira hurrengo astean eta lan hauek, aldaketak eragingo dituzte trafikoan. Honela, asteartean hasi eta ostirala bitartean, Basarteko eta Mizpildiko sarrera San Martin plazatik igota eta Bidekurutzetatik egingo da. Egun horietan trafikoa San Martin plazatik zabalik egongo da 24 orduetan. Zabalotegira igotzeko Bidekurutzetatik joan beharko da eta gune honetan semaforoak jarriko dira trafikoa erregulatzeko. Obrak Espoloia-Bidekurutzeta-R. Oiarzabal bidegurutzean hasiko dira eta gero Ramon Mª Lili aldera joango dira, baina azken fase honetan, trafikoa jadanik zabalduta egongo da Espoloitik Bidekurutzetara eta Zabalotegirako noranzkoan.