Bergarako Udalak, 2016ko urterako onartutako aurrekontuetan, diru-izendapenak egin ditu elkarte eta entitateei hainbat arlotan egiten dituzten jarduerak sustatzeko. Interesatuek irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskerak. Deialdi honek hainbat diru-laguntza jasotzen ditu agiri bakar batean, diru-laguntzak hartuko dituzten elkarte eta entitateei araudi-erreferentzia bakarra emateko eta, aldi berean, espedienteak izapidetzean egin beharreko kudeaketa administratiboak samurtzeko. Honako udal sail hauek beren eskumenen eremuan ematen dituzten laguntzak sartzen dira:

  • Gizarte Zerbitzuak:

  1. Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak

· 2. Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako diru-laguntzak

  • Kirolak
  • Kultura
  • Ingurumena

Deialdi honetan, alde batetik oinarri orokorrak zehazten dira, eskabidea egiteko jarraitu beharreko prozedura, onuradunak, eskatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak, aurkezteko epeak, laguntzak jasotzeko zenbateko globala, eman beharreko zenbatekoa, diru-laguntza zertarako den justifikatzea, diru-laguntzak ordaintzea eta abar. Eta bestetik, oinarri espezifikoak, sail bakoitzak bere eskumeneko alorretan ezartzen dituenak, non laguntza-programa bakoitzaren berezitasunak zehazten diren; hala nola, diru-laguntza esleitu eta banatzeko irizpideak, aurrerakinak emateko aukera, aurkeztu beharreko agiriak eta abar.

Oinarriak ikusteko, hemen: dirulaguntzak_2016_oinarriak_eu.pdf