Gipuzkoako urak soinu bidez erregistratzeko egitasmoa da Ibar Oihar, eta dagoeneko bi emaitza eman ditu. ebgunea batetik eta izen bereko erakusketa bestetik, oraingoan eta oraingoz, Deba ibaiari eskainiak biak. Egitasmoa Gipuzkoako Ur Partzuergoak garatu du, Cristina Enea Fundazioarekin eta AudioLab-ekin elkarlanean.

Soinu mapa bat da toki bateko soinuak jaso eta mapa baten gainean erregistratzen eta erakusten duen egitasmoa. Gipuzkoako Ur Partzuergoak eta Cristina Enea fundazioak, Audiolab kolektiboaren laguntzarekin, Ibar Oihar egitasmoa jarri dute abian, helburua izanik Gipuzkoako ibai eta ibarren eta beren inguruko soinu, hots eta zaratak erregistratzea. Hain bat hilabeteetan lanaren ondoren, eta ehunka grabazioren ostean, argia ikusi dute Ibar Oihar egitasmoaren webguneak eta erakusketak.

Gipuzkoako ibaien soinuen erregistroa eta soinu mapa mendebalderen dagoen ibaitik abiatu da, Deba ibaitik alegia. Leintz-Gatzagan sortu eta Deban itsasoratu arteko bidean makina bat grabazio egin dira, ibaiaren izaera eta bere ingurunearen ezaugarriak soinu bidez erregistratzeko.

Non: 
Laboratorium museoa
Noiztik noiz arte: 
Abuztuak 2, Asteartea -tik Abuztuak 16, Asteartea -ra