Urtarrileko ohiko udalbatza egingo du gaur Udalak. Bilkura 19:30ean hasiko da eta honako gai zerrenda aztertuko dute bertan:

  1. 2016ko azaroaren 28an eta abenduaren 19an egindako bilkuren akten onarpena.
  2. Alkatearen jakinarazpenak.
  3. 2015eko diru-laguntzen plan estrategikoaren gainean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2016ko irailaren 6an emandako epaia.
  4. Alkateak 2016ko abenduaren 30ean 2016 KAL-000009-00 kreditu aldaketa emandako Dekretuaren berri ematea.
  5. Elkarrizketa baten grabaketaren dohaintzaren onarpena.
  6. 2016ko abenduaren 28ko Ogasun batzordetik pasatutako txostenaren berri ematea.
  7. 2016ko abenduaren 30ean lan batzuk San Martin Agirre ikastetxeko lehen hezkuntzako eraikinean egiteko "Udallaguntza 2016" programaren barruan diru-laguntza eskatzeko 2016ko abenduaren 30ean emandako Dekretua baieztatzeko proposamena.
  8. Labegaraietako kiroldegia eraberritzeko oinarrizko proiektuaren kontrataziorako baldintzen plegua onartuz 2017ko urtarrilaren 26an emandako Dekretua baieztatzeko proposamena.
  9. 2016-2018 diru laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
  10. 2017ko aurrekontuak.
  11. EH Bilduk aurkeztutako mozioa "Etxegabetzeak ekiditzeko Gizarte Laguntzen aurrean, finantza erakundeek duten jarrera salatzeko.
  12. Erregu eta galderak.