Espoloiko pilotalekuan lanak hasi ditu Udalak instalazioa hobetzeko asmoz. Izan ere, frontoia egoera txarrean aurkitzen zen eta horregatik, pilotalekuko hormetako iragaizgaite edo inpermeabilizazioa, txukunketa eta margoketa lanak egingo dira. Aurreko astean hasi ziren obrak, Aterki enpresaren eskutik eta aurreikuspenen arabera, bizpahiru astetan amaituta egongo dira. Lan guztiek 13.300 euroko aurrekontua dute eta behin amaitutakoan, kirol instalazio berritu eta egokiaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek.