Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2017ko lehenengo hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø        2017ko martxoaren 10etik  2017ko maiatzaren 10era

Lekuak eta medioak:

Ø        Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko maiatzaren 10ean.

Ø        Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§          Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

§          Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu  telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.