Gaur, ostirala, bidegorria asfaltatzea nahi da. Momentu baten, errotonda asfaltatzen den bitartean, bidegorria itxiko da baina pasoa autobus geltoki barrutik bideratuko da:

  • Herri gunetik Labegaraietara doazenak Ertzaintzako eraikinera iritsi aurretik beste espaloira pasa beharko dira eta ondoren autobus geltoki barrutik, eskailera batzuen bitartez, bidegorrira berriro.

  • Labegaraietatik datozenak, alderantziz. Eskailera batzuetatik autobus geltokira eta honen pareko espaloitik Ertzaintzako eraikina pasa arte, ondoren bidegorrira itzuli ahal izango dira.

Astelehenean, apirilak 10, berriz, autobus geltokiko parada mugitu egingo da aurreko espaloira. Asfaltatze lanak tarteko, eta herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, astelehenean autobus geltokia aurreko zebrabide ondoan egongo da.

 

Era honetan, eta autobus geltoki osoa itxita egongo denez, bidegorritik geltokira doazen herritarrak, Ertzaintzaren gune ondoko zebrabidea erabili beharko dute.