Ebatzi da COVID-19ari aurre egiteko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduek inbertsioak egiteko diru-laguntza
Bergarako Udala-k Or, 2021-04-16 10:05-n bidalia
Martxoan zabaldutako COVID-19ari aurre egiteko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduek inbertsioak egiteko diru-laguntza jasotzeko deialdia ebatzi da. Guztira sei eskaera aurkeztu dira eta horietatik bostek jasoko dute laguntza. 47.561,48 euro bideratu dira diru-laguntza programa honetara. Laguntza jasotzeko inprimakiak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dituzte onuradunek.