Covid ziurtagiria lortzeko pertsona nagusiek dituzten zailtasunak ikusita, San Joxepe Elkarteak Bergarako jubilatu eta pentsiodun guztiei ziurtagiria lortzen lagunduko die.

Aste honetan, gaur eta bihar, eta datorren astean astelehenetik ostegunera bitartean eskainiko dute laguntza.

Egunak: Abenduak 16, 17, 20, 21, 22 eta 23.

Ordutegia: 17:00 - 19:00

Tokia: Boni Laskurain, 9. Jubilatuen egoitzan, lehen solairuan, informatika gela.

Aurkeztu beharrekoa: Telefono mugikorra, Osakidetzako txartela eta NAN edo identifikazio agiria.