Bergarako Udalak Bedelkar Bergarako merkatarien elkartearekin elkarlanean antolatutako Gabonetako erakusleiho lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie gaur, abenduak 17, haien komertzioetan bertan. Ainhoa Lete alkatea orde eta Sustapen ekonomiko zinegotziak eman dizkie diploma eta udal bonuak. 

 

Udaleko Herritarren arloko batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako bazkundeak izendatutako pertsonek osatutako epaimahaiak, parte hartu duten herriko 10 negozioetako erakusleihoen artean, hauek aukeratu ditu:

 

  • Lehenengo saria (Ziurtagiria eta 300 euro)AMUA jantzidenda.

  • Bigarren saria (Ziurtagiria eta 250 euro)AMPARO ilepaindegia.

  • Hirugarren saria (Ziurtagiria eta 150 euro)IZEDER eskulanak.

Bestalde, bergara.eus webgunean 101 pertsonek eman dute botoa. Herritarren aldetik boto gehien jaso dituen erakusleihoa Amua jantzidendarena izan da, eta ondorioz, Herritarren saria (Ziurtagiria eta 50 euro) ere jaso ditu honek. 

 

Botoa eman duten herritarren arteko zozketako irabazlea, berriz, Aitziber Galdos izan da. Bergarako establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bonua jaso du.

 

Sari guztiak Bergarako komertzioetan gastatzeko udal bonoetan banatu dira.