Erromatar garaiko hilarrietan euskarazko idatziak jasotzen dituzten estelak ikusgai Laboratorium Museoko erakusketan

Egungo osasun egoeraren ondorioz, une honetan, Bergarako eta mugakideak diren herrietako biztanleek ikusteko aukera izango dute. Abenduaren 20ra arte egongo da erakusketa Bergaran. 

Kultura emanaldietako ordutegietan aldaketak egingo dira Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken neurrietara egokituta

“Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.”

Boluko igogailua itxita egongo da bihar, azaroak 3, arratsaldean

Bihar, azaroak 3, asteartea, 15:00etatik 18:00etara Bolu kaleko 43. portaletik 45,47, 49 portaletako plazatxora igotzen den igogailua da itxita egongo da. Kabinako kristal bat aldatu behar du Oronak eta ondorioz, lanak egin bitartean ezingo da igogailua erabili. Barkatu eragozpenak.

Orriak