Patxi Larrañagaren 'Bergara: abizenak, leinuak eta oinetxeak' liburuaren aurkezpena
Bergarako Udala-k Og, 2020-12-10 19:04-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2020-12-10 19:04-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2020-12-10 11:05-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2020-12-09 18:49-n bidalia
Azaroaren 30eko udalbatzaren osoko bilkuran onartu bezala, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bergarako udalak eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak. Herri hezitzaileen filosofiarekin bat egin du Udalak honela eta Oinherritik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sarera gehitu da. Bide bat egin nahi du Udalak elkartearekin elkarlanean, honek dituen helburu, printzipio eta lan ildoak Bergaran garatzeko.
Bergarako Udala-k Al, 2020-12-07 15:22-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2020-12-07 12:07-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2020-12-04 11:17-n bidalia
Bergarako Berdintasun Kontseiluaren XI. bilera egingo da abenduaren 9an, asteazkenean. Arratsaldeko 18:30ean, Irizar Jauregian.
Egungo osasun egoera aintzat hartuta egingo da bilera eta, nahi duenak, bilerara telematikoki konektatzeko aukera izango du, aldez aurretik jakinarazita (berdintasuna@bergara.eus).
Gai hauek landuko dira:
- Azaroko ekintzen balorazioa.
- Udalak martxan dituen edo jartzea aurreikusten dituen ekimenen berri ematea.
- Martxoaren 8ra begirako antolaketarekin hastea.
Bergarako Udala-k Og, 2020-12-03 15:44-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2020-12-03 09:03-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2020-12-02 14:50-n bidalia
Larunbat honetarako, abenduak 5, Bergarako Udalak programatuta zuen Erik eta Win emanaldia Seminarixoan, baina taldekide bat gaixotu dela-eta emanaldia bertan behera gelditu da.
Horren ordez Zea Mays-ek kontzertua eskainiko du Seminarixoan abenduaren 5ean 19:00etan Atera diskoa aurkezteko.
Sarrerak gaur, abenduak 2, 17:30ean jarriko dira salgai Kutxabank-en eta baita Seminarixoko leihatilan ere. Sarreren prezioa: 8€.
Era berean, bihar 18:00 – 20:00 bitartean zabalik egongo da Seminarixoko leihatila.
Bergarako Udala-k Az, 2020-12-02 08:01-n bidalia
Fraiskozuriko udal pilotalekuari erantsitako tabernaren ustiaketa eta instalazio horien kontrola eta garbiketa ematea du helburu zerbitzua honek.
Kontratuak urte bateko iraupena izango du, kontratua indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita (aurreikusten da 2021ko otsailaren 11n indarrean sartzea). Hala ere, kontratua urtez urte luzatu ahal izango da 3 urtez, gehienez guztira 4 urte izan arte.
Lizitazio tipoa guztira (urtekoa), 21.538 euro (BEZ barne) da.