Gaztelekuko otsaileko agenda
komunikazioa-k Al, 2015-02-02 12:53-n bidalia
komunikazioa-k Al, 2015-02-02 12:53-n bidalia
komunikazioa-k Al, 2015-02-02 10:08-n bidalia
Instrumentuak egiteko tailerren ostean, prest dago dena Aratusteetako Martitzenean egingo den Herri Batukadako entseguak egiteko. Musika Eskolak gidatuta egingo dira datozen egunetan:
Otsailak 3 eta 10 (asteartea), 19:00etatik 20:00etara udaletxeko Pleno Aretoan
Otsailak 5 eta 12 (osteguna), 18:00etatik 19:00etara udaletxeko Pleno Aretoan
ENTSAIO OROKORRA: Otsailak 16, astelehena, 18:00etan Seminarioko karpan.
Otsailak 17, musika eta kolorea herriko kaleetan barrena
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 22:22-n bidalia
Eurite arriskuagatik, Udalak zubi gaineko bidegorriak itxi eta euriak gainezka egin dezaketen guneak hustu ditu, bizilagunei bozgoragailuz abisatuz eta etxeetako tinbreak joz.
Arretaz ibili Ibaiondo, San Antonio, Alkabieta eta Osintxuko bizilagunak eta garajeetakoak.
San Martin eskolako eta ikastolako patioak zabalik daude behar duenak kotxea bertan utzi dezan.
Bereziki herritarrei arretaz ibiltzea gomendatzen zaie, ondoko prebentzio neurriak hartuz:
Erreka eta ibai bazterretan ez ibilgailurik utzi. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 15:04-n bidalia
Udala herriko hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean, Herri Batukada antolatzen ari da Aratusteetako Martitzenerako. Aratusteetako egun hau girotzeko eta kolorez betetzeko, Musika Eskola, Bedelkar, Jardun Euskara Elkartea, Bergarako tabernariak eta Udala gogoz eta ilusioz beterik ari dira ekimen berri hau prestatzen herriko ume, gazte zein helduentzako.
Eguna iritsi bitarteko prestaketa lanak: instrumentuak eta entseguak
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 10:54-n bidalia
komunikazioa-k Og, 2015-01-29 10:49-n bidalia
komunikazioa-k Ar, 2015-01-27 13:42-n bidalia
Udala otsailaren 1etik aurrera pertsonak hartzen hasiko da Eskusarte auzoan egokitu duen erabilera anitzeko etxebizitzan. Etxebizitza honek 6 logela izango ditu, 3 bainugela, egongela zabal bat eta sukalde-jangela ditu, guztira, 140m². Era honetan, 6 pertsonentzako bizitokia eskaintzen da.
Gizarte Zerbitzuetako Udal Sareko ekipamendu hau, eguneroko bizitzako ekintzetarako laguntza garrantzitsurik behar ez izan arren, beren etxibitzitzak mantentzeko zailtasunak dituztenentzat edo etxebizitza lagatzera behartuta dauden adinekoentzako bideratuta dago.
komunikazioa-k Ar, 2015-01-27 10:27-n bidalia
Urtero bezala, abian da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte.
Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira:
komunikazioa-k Al, 2015-01-26 12:59-n bidalia
Hemen "Aldi baterako Gizarte Teknikaria. Merituen emaitzak". PDF-an ikus nahi izanez gero, egin click hemen.
komunikazioa-k La, 2015-01-24 09:22-n bidalia
Hemen "Aldi baterako Gizarte Teknikaria. Ariketaren emaitzak". PDF-an ikus nahi izanez gero, egin click hemen.