Maiatzaren 13an emango zaie hasiera 2016ko Pentekoste Jaiei Bergaran.  Egun handiak dira hauek herritarrentzat eta horientzat eginiko jaiak antolatu nahi izan ditu aurtengoan ere Udalak. Atzo aurkeztu zuten egitaraua udal ordezkariek.

Atzegiko kideek botako dute jaiei hasiera emateko txupina udaletxeko balkoitik. Pasa den otsailetik ireki zuten Atzegikoek lehen egoitza herrian eta, era horretan, beraiei ere ongietorria emateko aukera bikaina zela iruditu zitzaien udal ordezkariei.  

Bestetik, Pentekosteetako 2016ko kartel lehiaketako irabazlea Ane Otadui arrasatearra izan da “Hurbildu, elkartu eta saretu “ kartelarekin. Berak ezin izan zuen atzokoan egon Bartzelonen ikasten baitu baino 400 euroko balioa duten udal bonoak jasoko ditu sari bezala, familiartekoen bitartez.  

Berrikuntzen artean, Bitorianatxoren igoera orduz aldatu dela jakinarazi zuten. Pasa den urteko balorazio bileren ostean jasotako ekarpenetan hauxe nabarmendu zen eta, horregatik, aurten bi ordu lehenago izango da; horrela, Bitorianatxo 22:00etan igoko da Seminarioko teilatura. Bestalde, herri bazkarirako ere inoiz baino txartel gehiago  atera dira eta, guztira, 700 pertsonentzako tokia egongo da. Haurrentzat ere jolas parkea egunero izango da, herriko gune ezberdinetan.

Elena Lete alkateak eta Maite Agirre zinegotziak jaiak antolatzen lagundu duten pertsona guztiei eskerrak emateaz gain, herriko eragile ezberdinen lankidetza azpimarratu nahi izan zuten. Besteak beste, Martxanterak egindako kartela eta pegatinak azaldu zituzten “Ez menpeko, bai pareko; denok hobeto!” leloarekin. Gaztelekuko neska-mutilei ere eskerrak eman nahi izan zizkietan Jai Batzordeko bileretan izandako parte-hartzeagatik eta kontzertuen aukeraketan laguntzeagatik.

Azkenik, Elena Lete alkateak jaiak errespetuan eta aniztasunean bizitzera gonbidatu zituen herritarrak guztiak. 

Ondoren egitaraua egunez egun:

 

Arloa: