BISITA GIDATUAK ZOOLOGIA BILTEGIRA MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Laboratorium museoak, maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunaren harira hainbat bisita gidatu antolatu ditu museoaren zoologia biltegira. Talde txikietan antolatuta (gehienez 6 pertsona taldeak osatuko dira), parte hartzen dutenek Laboratorium museoko biltegi bat bisitatu, bildumen kontserbazioa nolakoa den ezagutu eta gaur egun zoologia bildumek dituzten funtzioei buruzko azalpenak jasoko dituzte.

EGUNA: Maiatzak 18, asteazkena

LEKUA: Laboratorium museoa. Errekalde Jauregia

ORDUA: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Eskaeraren araberako bisitak antolatuko dira. Bisita bakoitzaren iraupena 30 minutukoa izango da, beraz, 12etan izango da lehenengo eta eskaeraren arabera orduerdiro egin ahal izango dira bisitak.

 

GEOCACHING IKASTAROA

EGUNA: Maiatzak 21, larunbata

LEKUA: Laboratorium museoa. Errekalde Jauregia

ORDUA: 10:30 (Iraupena: 2 ordu)

Zer da Geocaching-a? Naturan aritzeko aisialdi jarduera bat da, GPS hargailu bat behar duena.

Koordenatu batzuk ezagututa (internetetik eskuratzen dira), beste partaide batzuk ezkutatutako "cache" edo altxor bat bilatzea da jarduera honen helburua.. GPSaren zabalpenari esker (smartphoneak…) mundu osoan zehar hazten ari da Geocaching-a eta munduan zehar 2.700.000 altxor baino gehiago daude ezkutaturik egun, horietako batzuk Euskal Herrian. Gaur egun 6.000.000 zaletutik gora daude erregistratuta.

Maiatzaren 21ean egingo den ikastarorako Bergarako naturarekin zerikusia duten hainbat “cache” prestatu dira.

 

Bi ekintzak doakoak dira baino izen ematea derrigorrezkoa da ere bietan.

Izen ematea: Laboratoium museoan (telf.: 943 76 90 03)