13 parte hartzaile Bergarako leiho eta balkoiak lorez apaintzeko lehiaketan
ogarro-k Or, 2014-06-27 11:15-n bidalia
Uztailaren 2an jakingo dugu nork irabazi duen saria, Oxirondon.
ogarro-k Or, 2014-06-27 11:15-n bidalia
Uztailaren 2an jakingo dugu nork irabazi duen saria, Oxirondon.
ogarro-k Or, 2014-06-27 08:53-n bidalia
Uztailaren 2an "hileko lehen eguazteneko azoka" egingo da Oxirondon (18.00etatik 21.00etara). Bertan tokiko baserritar eta bestelako ekoizleen produktuez gain xaboiak egiteko erakustaldia izango da, baita haurrentzako antzerkia ere.
Gainera, Bergarako "Leihoak eta Balkoiak lorez apaintzeko" lehiaketaren sari banaketa ere egingo da.

ogarro-k Or, 2014-06-27 08:40-n bidalia
Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan gure herriko aisialdi ereduari buruzko gogoeta bultzatu da, Oxirondon kokatuko den haur eta familientzako aisialdi gunearen kudeaketa dela eta.
Beste aisialdi eredu bat lantzeko asmoz, Azoka Bergaratzen baitako lan-taldeak "haur, guraso eta hezitzaileen talde bat" sortzeko lehen pausoa emango du uztailaren 1ean.

ogarro-k Az, 2014-06-25 11:51-n bidalia
ogarro-k Ar, 2014-06-24 11:47-n bidalia
Igandean hasita San Martzialak ospatuko ditugu Bergaran, gure herrian oso kuttunak diren jaiak eta inguru ederrean giro paregabeaz gozatzeko aukera ematen digutenak egitarau osoa ikus dezakezu azpiko irudian, baita eskuorri honetan ere.
nnarbaiza-k Al, 2014-06-23 09:39-n bidalia
ogarro-k Az, 2014-06-18 14:22-n bidalia
Larunbatean hasi eta astelehenean bukatuko dira Elosuko Otaba jaiak. hona hemen egitarau osoa.
ogarro-k Az, 2014-06-18 12:49-n bidalia
Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2014ko lehen hiruhileko erreziboak 2014ko ekainaren 18tik 2014ko abuztuaren 18ra bitartean ordaindu beharko dira. Hauek dira lekuak eta bitartekoak:
Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko abuztuaren 18an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa: