Etxean erabiltzen ez dituzun gauzak saldu edo trukatu nahi dituzu? Zeuk egindako lanak dituzu eta saldu edo trukatuko zenituzke? Domeka-Azokan duzu aukera ezin hobea!!

Abenduaren 21ean dugu hurrengo Domeka-Azoka. Bi hilean behin egingo da, hirugarren igandean San Martin Plazan (euriakin Udaletxeko arkupeetan) goizeko 11:00tik 14:00ra.

Domeka-Azoka elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua da. Etxean erabiltzen ez dituzun gauzak eta/edo zeuk egindakoak erakutsi, trukatu edo saldu nahi badituzu jar dezakezu postua.

Parte hartzeko nahiko da izena ematea, hemen sakatuta bete dezakezu formularioa. Parte hartzaile bakoitzari mahai bat edo bi utziko zaizkio. Mahaiak udalak jarriko ditu.

Hasiera batean Domeka-Azoka bi hilean behin egingo da, gero parte-hartzaileen dinamikak berak esango du sarriago egin ala ez.