Bergarako garapena sustatzeko eta inbertsioak burutzeko urtea izango da 2014
ogarro-k Az, 2014-02-19 10:56-n bidalia
- 2014rako aurrekontu osoa 21.571.651,00 eurokoa izango da.
- Aurreko urteetako kudeaketa zuhurrari esker 2013n baino 2.427.915 euro gehiago bideratuko dira sustapenera eta inbertsioetara
- Ongizatera zuzendutako partida mantendu egingo da, oro har. Hala ere, Mizpirualde egoitzaren kudeaketa Aldundiaren esku uzterako trantsizioak (haren eskumena baita) Ongizatera zuzendutako partidan aurrezpen esanguratsua suposatuko du.
- Inbertsio gehiago egiteko gerakin garrantzitsua izatea espero du Udalak.