'Algaraka’ aurkeztu da, Bergarako Udalak elkarlanean bultzatutako Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa
Bergarako Udala-k Az, 2024-03-20 17:52-n bidalia
Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzean; Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa. Gaur aurkeztu dituzte nondik norakoak, Bergarako Seminarixoan egindako agerraldian. Han izan dira lehiaketaren antolatzaileak –Jardun euskara elkartea eta Goiena Komunikazio Taldea–, babesleak –Bergarako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia– eta laguntzaileak –Urretxuko eta Zumarragako udalak eta Zumaiako Udala–.
