Inausketa lanetan sortutako egur loteak doan eskainiko ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2024-02-22 10:01-n bidalia
Bergarako Udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera hau egiten duten bergararrei. Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.
Jaso nahi duten egurra garraiatzea eta horretarako egin beharreko mozketak adjudikazio hartzailearen kontura izango dira, eta bere ardurapean, bere bitartekoekin eta behar diren segurtasun-bitartekoekin erretiratuko dituzte.
