Bergarako Nagusien Kontseiluaren lehen bilera antolatu dute Udalak eta herriko eragileek
Bergarako Udala-k Or, 2023-11-17 08:40-n bidalia
Datorren asteartean, azaroaren 21ean, Bergarako Nagusien Kontseiluaren lehen bilera ospatuko da udaletxeko pleno aretoan 18:00etatik aurrera. Izan ere, adineko pertsonen ordezkaritza bat (Duintasuna, Nagusilan eta San Joxepe Elkartea) eta Bergarako Udala Bergarako adineko pertsonen kontseilua sortzeko lanean aritu dira azken hilabeteetan herrian nagusientzako topagune bat sortzeko.
Lan honen emaitza, Bergarako Adineko Pertsonen Kontseiluaren funtzionamendua arautzeko erregelamendua eratu eta onartzea izan da, eta orain Kontseiluaren lehen bilera ospatuko da.