Bergarako 23 musika taldek Udalarekin elkarlanean ondutako ‘Loratzen’ diskoa kaleratu dute
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-12 19:54-n bidalia
Bergarako musika eszena balioan jarri eta ezagutarazteko asmoz, herriko 23 taldek ‘Loratzen’ diskoa grabatu dute azken hilabeteetan Udalaren babesarekin. “Bergarak musikalki daukan aberastasuna islatu nahi izan dugu, eta uste dugu disko bikoitz hau horren adibide dela”, adierazi du Maite Usabiaga zinegotziak astearte arratsaldean Seminarixoan egindako aurkezpenean.
Azken hilabeteetako emaitza erakutsi asmoz, diskoan parte hartu duten bost taldek kontzertua eskainiko dute abenduaren 29an Seminarixoan.
