Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa omendu du ‘Ekinola’n, “garai berrietara egokitzeko erakutsitako gaitasunagatik”
Bergarako Udala-k Az, 2023-09-27 15:53-n bidalia
Asteazken honetan ospatu dira gazteei bideratutako ‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldiak Bergaran, eta, besteak beste, Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa bergararra omendu nahi izan du, azken urteetan izandako garapenagatik. Lacor-Ibili familia izaerako enpresa honek sukalderako eta ostalaritzarako tresneria egiten du, eta gaur egun 180 langile inguru ditu, 75 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Guztira, 80 herrialde baino gehiagotan saltzen ditu bere produktuak.
