Azaroaren 29an hasi daitezke Bergarako negozioak Gabonetako erakusleiho lehiaketan izena ematen
Bergarako Udala-k Ar, 2023-11-28 09:43-n bidalia
Gabonetako kanpaina indartu eta herriko komertzioa sustatu asmoz, merkataritza-establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa ospatuko da aurten ere. Horretarako, lehenbizi komertzioek izena eman beharko dute azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean, eta, ondoren, bergararrek beraien erakusleiho gustukoena bozkatu beharko dute www.bergara.eus webgunean abenduaren 13tik 18ra bitartean. Sari banaketa abenduaren 20ean egingo da.
