Auzo-taxi programarako 2023ko diru-laguntzen deialdia zabalik dago
Bergarako Udala-k Or, 2023-04-28 12:27-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2023-04-28 12:27-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2023-04-27 13:18-n bidalia
Bergarako Udala-k Ar, 2023-04-25 12:06-n bidalia
Apirilaren 24an egin duen ohiko osoko bilkuran Kukubaso elkartearekin elkarlanerako hitzarmena onartu du Bergarako udalbatzak. Hitzarmenaren helburua da Bergarako basoen berreskurapenerako marko estrategiko integral berria ezartzea bertako basoen aldeko politikak garatu, sentsibilizazioa egin eta biodibertsitatea zaintzeko.
Bergarako Udala-k Al, 2023-04-24 19:48-n bidalia
2023ko Pentekoste jaietako egitarauaren azala egiteko lehiaketa egin ondoren, aurkeztutako proposamenen artean herritarrek bat hautatzeko prozesua zabaldu da apirilaren 24an. Webgune honetan daude ikusgai. Apirilaren 27ko, osteguna, 23:00ak arte eman daiteke botoa webgunean bertan.
Bergarako Udala-k Or, 2023-04-21 11:16-n bidalia
Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udalak Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Bergarako Udala-k Or, 2023-04-21 11:13-n bidalia
Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.
Bergarako Udala-k Og, 2023-04-20 14:54-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2023-04-19 10:47-n bidalia
Bi diru-laguntza mota emango dira. Batetik, enpresa berriek lokala alokatzeko diru-laguntza (20.000 eurokoa). Bestetik, Bergaran finkatuta dauden enpresentzako diru-laguntzak, Eragin programa (30.000 eurokoa).
Bergarako Udala-k Al, 2023-04-17 12:25-n bidalia
Aurtengo udarako ere haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdirako eskaintza prestatu du Bergarako Udalak. Askotarikoak dira proposamenak, guztiak ere herrian egiteko, eta euskaraz. Herritarren batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik azaldu duenez, “kalitatezko eskaintza osatzen ahalegindu gara. Iaz genionaren ildotik, uste dugulako herritarrek, eta kasu honetan haurrek eta gaztetxoek, hori behar eta merezi dutela. Berrikuntza bat ere badakar aurtengo eskaintzak, izan ere arte udalekuetarako eskaintza gehitu diogu, BEARTen bitartez”.
Bergarako Udala-k Or, 2023-04-14 13:17-n bidalia
Datorren astelehenetik hasita, apirilak 17, eta hamabost egunetan Bolua auzoko bidegorriaren zati bat itxita egongo da.
Ohiko mantenu lanak egin behar dira bertako maldan eta ezpondan. Zehazki bertan dagoen sarearen garbiketa lanak egingo ditu Zubieder enpresak. Lan horiek egiten diren bitartean, esan bezala, eremu horretako bidegorria itxita egongo da.
Barkatu eragozpenak.