Bergarako Udalak Lurralde Merkatuei buruzko Nazioarteko Jardunaldietan parte hartu du Madrilen

Bergarako Udaleko eta tokiko elkarteetako ordezkariak Elikagaien Justiziak antolatutako jardunaldi batzuetan izan dira ostegun honetan Madrilen, merkatuen inguruan munduan dauden ereduei buruzko solasaldi ezberdinetan parte hartuz. Bergarako udal ordezkariek zein Ereindajan kooperatibako kideek Oxirondo merkatuaren birgaitzearen kasua aurkeztu diete bertaratutakoei.

Ostiral honetan bukatuko da Bergarako Udal Euskaltegian udako ikastaroetan izena emateko aukera

Bergarako Udal Euskaltegiak eskaintza zabala eskainiko du uda honetan euskara ikasten jarraitu ahal izateko. Horretarako, ikastaro ezberdinak antolatu ditu ekaina eta uztaila artean adin eta euskara maila ezberdineko bergararrentzako.

C1 eta B2 mailak lortzeko ikastaroei dagokienez, 9:00etatik 13:15era bitartean izango dira (80 ordu guztira). C1 ziurtagiria lortzen saiatzeko matrikula 85 eurotakoa izango da (2006-2008 bitartean jaiotakoek 20€ eta langabetuek 38€). B2a lortzen saiatzeko matrikula, berriz, 81 eurotakoa izango da (langabetuek 36€).

Lan munduko Euskara Planen lan bilera ospatu dute Bergaran

Bergarako Udalak deituta, lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak lantzen diharduten herri eta eskualdeen lan-bilera ospatu da Bergaran, Miguel Altuna ikastetxean. Bileraren helburua, bata bestearen berri izatea eta aurrerantzean elkarrekin bidera litezkeen lan-ildoez gogoeta egitea izan da.

Honako programen bultzatzaileak izan ziren bertan: Oiartzungo Lanin, Oarsoaldeko Enpatikonomia, Bortzirietako lan-arloko euskara plana, Azpeitiko Langune, Pasaiako lan-arloko euskara plana; Arabako Lanabes, Debagoieneko Harixa eta Bergarako Harixa.

Orriak