Korrika-rako giroa berotzen hasi dira bergararrak
Bergarako Udala-k Al, 2024-02-19 14:01-n bidalia
Otsailaren 20an (asteartea) arratsaldeko 7etan udaletxeko pleno aretoan izango da Bergarako KORRIKA batzordearen hurrengo bilera eta interesa duten herritar guztiak gonbidatzen dira bertara.
Bestalde, martxoaren 20an pasatuko da KORRIKA Bergaratik eta norbaitek kilometroa erosi nahi badu, Debagoieneko koordinatzailearekin harremanetan jarri behar da: korrikadebagoiena@gmail.com edo 688746635
Bestalde, otsailean hasita, zenbait kultur ekitaldi antolatuko dira batzordetik eta aste honetan saskigintza tailerra izango da.
Ekintzaileei bideratutako ‘Ekin Debagoienean’ tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak
Bergarako Udala-k Al, 2024-02-19 10:26-n bidalia
Euskararen Plan Estrategiko berria lantzeko galdetegia prestatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Al, 2024-02-19 09:25-n bidalia
Bergarako Udalak Euskararen Plan Estrategikoa egingo du 2024-28 epealdirako. Hori dela eta, herritarren eta herriko elkarteen iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesu bat bideratuko du. Eta horretarako, besteak beste, galdetegi labur bat gertatu du nahi duenak erantzuteko.
Jasotako erantzunen bidez jakingo du Udalak zeintzuk diren, herritarren ustez, landu beharreko arlorik garrantzitsuenak.