Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2015eko lehenengo hiruhileko erreziboen ordainketa
Bergarako Udala-k Az, 2015-03-18 10:38-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA: KOBRANTZA IRAGARKIA. Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2015eko lehenengo hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea...
Osasun Tailerrak nagusientzako udaberrian
Bergarako Udala-k Az, 2015-03-18 09:57-n bidalia
Bergarako Udala eta La Caixa Fundazioak lankidetzan datozen hilabeteetarako Osasun Tailerrak antolatu dituzte nagusientzako, hauen osasun maila hobetzeko helburuarekin. Hiru tailer antolatu dira, guztiak Bergarako Gizarte Etxean (San Joxepen) egingo dira eta dohainik dira.
NOLA ESNATU IRRIBARRETSU. Lo ohiturak adineko pertsonetan
Bergarako etxe hutsak alokatzeko laguntza programan, 5 etxebizitza alokagai
Bergarako Udala-k Az, 2015-03-18 09:27-n bidalia
Bergarako Udalak martxan duen etxe hutsak alokatzeko programaren baitan Ernai kaleko 5 etxebizitza daude alokagai. Honen inguruko informazio gehiago http://www.bergara.eus/etxebizitza helbidean aurki daiteke. Hauetako etxebizitza bat alokatu nahi duenak etxejabearekin jarri behar du harremanetan eta harekin adostu hitzarmena.
Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin
Astelehenean denok Korrikara Bergaran!
Bergarako Udala-k Az, 2015-03-18 08:36-n bidalia
Bergarako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu datorren astelehenean herritik pasatuko den Korrikan parte hartzera…denok korrikara!!!
Martxoaren 23an pasatuko da Korrika Bergaratik. Elorregitik sartuko da 11ak inguruan eta erdigunean 11:40an izatea espero da. Ibilbidea ondorengo da: San Prudentzio, Labegaraieta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Masterreka, Zubieta, San Lorentzo, San Juan, Ubera.
Berrekin Berregin, ekintzailetasun soziala sustatzeko programan izena emateko epea zabalik
Bergarako Udala-k Ar, 2015-03-17 15:28-n bidalia
Bergarako, Antzuola eta Elgetako gazteak edo langabezian dauden ikasketadun pertsonak bi hilabetez gune batean bildu eta formazioa, hausnarketa eta proiektugintza uztartzea da programa honen xedea.