Larunbatean ospatuko da Street Style azoka eta ekimenaren baitan izango den lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek oraindik badute aukera. Izen-emateak zabalduta jarraitzen du eta beraz, interesatuek 616 727 592 telefonora deitu edota whatsapp mezua bidali behar dute izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze data emanez.

Lehiaketan parte hartzen dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala, 18 urtetik gorakoak izan beharko dute eta praka bakeroak eta kamiseta zuria jantzita etorriko dira azoka egunean. Aurrez izendatutako postuan goiko arropak eta elementuak hartu eta 30 minututan, look urbanoa prestatu beharko dute. Ondoren, eszenatokian jarriko dira eta herritarrek erabakiko dute, bozka bidez, zein den look irabazlea.

Partaide irabazlearentzat, postuetan erosketak egiteko bonoak eskuratuko ditu, botoa ematen duen herritar irabazleak bezala.

Gainontzekoan, Street Style azoka ia prestatuta dago. Santa Ana parkea 18:00etan zabalduko da eta herriko 16 saltoki izango dira bertan euren eskaintzarekin; arropa, osagarriak, dekorazioa, estetika... Gaueko 23:00ak bitartean aisialdirako tartea ere izango da, hala, Eruanek taberna postua jarriko du eta musika saioak ere izango dira, Moittuai eta Mary May taldeen eta Pino Voice DJ-aren eskutik.

Bergararrak lehebiziko StreetStyle azoka honetan parte hartzera animatu nahi ditugu Bedelkar eta Udaletik, herriko saltokien azken eskaintzaz, lehiaketaz, gastronomiaz eta musikaz gozatzeko.