Domekan, bigarren eskuko gauzak salgai Oxirondon

Domekan, urriaren 16an, Oxirondo plaza Merkatu Txikia ospatuko da, bertan nahi duten guztien bigarren eskuko gauzak jar ditzazke salgai.

Goizeko 11:00tatik eguerdiko 14:00tara bitartean hainbat pertsonak postua jarriko dute bigarren eskuko gauzak saltzeko edo trukatzeko, Oxirondoko merkatu aurrean dagoen plazan.

Ekimen berri hau Azoka Bergaratzen egitasmoaren proposamenetik abiatu da.

Urriaren 26an, Kirola kalera eguna- 1.go Familia triatloia

Urriaren 26an, igandea, goizeko 11etatik aurrera, Ibargarai kalean eta Seminarioko patioan, urteko Kirola kalera azken eguna antolakuko da.

Patin jolasak, bizikleta jolasak, malabarak, akrobazia, oreka jolasak...

Goizeko 13etan 1.go Familia triatloia.

Informazioa eta izen emateak Agorrosinen
943777095

Ikasketak baliokidetzeko aholkularitza kanpaina ibiltaria 2014

Datorren 23an, San Martin plazan, 9:30etatik 13:30etara, atzerriko ikasketak Espainiako tituluarekin baliokidetu eta homologatzeari buruzko aholkularitza eta informazioa emango dela informatzea nahi du Udalak.

Ekimena "Berdindu zaitez - Curriculum ikusezina" proiektuaren barruan dago kokatua eta orientabidea Bidez Bide Elkarteak ematen du. Kanpainaren helburua, atzerriko ikasketak Espainiako tituluarekin baliokidetu eta homologatzeari buruzko aholkularitza eta informazioa ematea da, batez ere, emakume etorkinei.

Ikasturte berri honetan ere, familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua eskainiko da

Ikasturte berri honetan ere, familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua eskainiko du Udalak.  Zerbitzua, 0 eta 19 urte arteko seme-alabak dituzten herriko familiei zuzenduta dago. Bertan, seme-alaben hazkunde eta hezkuntzaren inguruko informazioa, orientabidea eta aholkularitza eskaintzen da.  Dohaineko zerbitzu  pertsonalizatu eta konfidentziala da.

Zerbitzuak seme-alaben hazkunde eta heziketari buruzko edozein galderari emango dio erantzuna, erabiltzeko hiru bide daude:

Familian denbora librearen eta jolas egitearen garrantzia (Hitzaldia)

“Familian denbora librearen eta jolas egitearen garrantzia”  aztertuko duen hitzaldia izango da datorren 22an, arratsaldeko 18:00retan, Kultur Etxean, erdaraz.

Hitzaldia, Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak antolatzen du, eta Etxadi, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesional taldeko kideek emango dute.

Eskertuko genizueke etortzeko asmoa duzuen gurasoei izena ematea, 943.779.126 telefonora deituaz. Gela egokia aukeratzeko ondo etorriko litzaigukelako jakitea gutxi gorabehera zenbat guraso etorriko zareten.

 

Orriak