Eguaztenean azoka eta pintxo dastaketa
komunikazioa-k Or, 2014-10-31 12:08-n bidalia
Datorren eguaztenean, azaroaren 5ean, Eguaztenetako Azoka ospatuko dugu, betiko moduan Oxirondon, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara.
Baserriko zein bertako produktuen gain, udazkenaren gaineko erakusketa, umeentzako eskulanak eta pintxo dastaketa izango ditugu.
Umeentzako esku lanak Jardunen gidatuko ditu.
Pintxoak, sasoiko produktuekin egindakoak, Eruan-en eskutik datoz, Ummm!