Aldi baterako gizarte teknikaria. Lehen ariketarako deialdia

Aldi baterako gizarte teknikaria kontratatzeko deialdiaren barruan, jakitera ematen da lehenengo ariketako bi frogak (teorikoa eta praktikoa) egun berean eta jarraian egingo direla. Behean aipatutako toki eta egunean:

 

-           Tokia : Bergarako UNED-en egoitzan. San Martin de Agirre plaza.

-           Eguna: 2015/01/22.

-           Ordua: 09:00etatik aurrera. 

 

Bergara, 2015eko urtarrilaren 14a.

Bertako euskara lantzeko ikastaroak emango dira martxoan

Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak, Jardunen laguntzarekin, bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu, berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko.

10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta daude, 8 laguneko taldea osatu ahala jarriko da habian ikastaroa. Ikastaroak aurretik ere egin direnez hasieratik hasi daiteke edo aurrekoen jarraipena landu.

Simon Arrietaren Mendeurrena: Beart-ekoen erakusketa Aroztegin

Beart elkarteak, urteroko ohiturari jarraituz, bere bazkideen erakusketa antolatu du Aroztegi Aretoan. Erakusketa Simon Arrietaren Mendeurrenaren ospakizunetako lehen ekintza da.

Beart-eko erakusketa honek 45 autore inguru biltzen ditu urtero eta aurten ere beste hainbeste biltzea espero dute antolatzaileek.

Erakusketa honen berezitasun bat da artista kontsagratuak eta hasiera faseetan daudenak guztiak elkarrekin erakusten dituztela sortutako lanak.

Orriak