Gaztelekuarekin eskiatzera, xabalote!

Urtero lez, Bergarako Gaztelekuak eskiatzera irteera antolatu du Otsailak 28rako. Interesatuta egonez gero, otsailak 23a baino lehen eman izena Gaztelekuan edo Jardun Elkarteko bulegoan (liburutegi azpian). Joan-etorria egun berean egingo da eta prezioak ondorengoak dira: 24€ (irteera eta forfaita), 37€ (irteera, forfaita eta eskiak) edo 42€ (irteera, forfaita eta snow-a).

 

Bidekuruzeta, Ramon Mª Lili eta San Pedro kaleek bat egiten duten zonaldearen irisgarritasuna hobetzeko proiektua

Bergarako Hirigune Historikoan kokatuta eta erdi aroko diseinua duen zonalde honetan irisgarritasuna hobetzeko, Bergarako Udalak urbanizazio proiektu bat diseinatu du. Proiektu honen aurrekontua 110.000 eurokoa da eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jasotzea aurreikusten da.

Aktuazio honetan azaleko lana buruko da, nagusiki. Orain arteko azpiegiturak mantendu egingo dira baina euri uren kanalizazioa eta kable elektrikoak sartzeko instalazioa egingo dira.

Orriak