MINAri buruzko tailerra pertsona nagusientzako
komunikazioa-k Az, 2014-10-01 14:02-n bidalia
Minarekin bizi diren eta mina ekiditzea nahi dutenentzako tailerra antolatu da. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean astelehen arratsaldero Bergarako Gizarte etxean (jubilatuetan) izango da.
Tailerra gauzatuko den egunak urriaren 20 eta 27a, azaroaren 3 eta 10a, eta abenduaren 15a dira, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etarako ordutegiarekin. Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza erdara izango da, nahi izanez gero galderak euskeraz planteatzeko aukerarekin.
Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko ordainketa, urriaren 1etik azaroaren 10era
komunikazioa-k Az, 2014-10-01 11:10-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA
KOBRANTZA IRAGARKIA
HUTSEN ZUZENKETA
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2014ko urriaren 1etik 2014ko azaroaren 10era
Lekuak eta medioak:
82 urtetik gorakoak bizi diren 342 etxebizitzetan sute arriskuak eta premia sozialak aztertu ditu udalak
komunikazioa-k Az, 2014-10-01 10:36-n bidalia
.397 ke-detektagailu jarri dira
.premien zerrenda egin da
.urritik abendura lanekin jarraitzeko deia egiten da 16.000€ko aurrekontuarekin (La Caixaren 6000€ko laguntza izango du programak)
Udalak, 82 urte gora izan eta bakarrik edo 65 urte baino gehiago dutenekin bizi diren etxeen azterketa egin du, sute arriskuak eta premia sozialak aztertzeko. Aurtengo azken hiru hilebeteetan lanakin jarraitzeko deia luzatu du
Bergaran Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17) onartu du Udalbatzak
komunikazioa-k Ar, 2014-09-30 12:19-n bidalia
Bergarako Udalbatzak atzo, irailaren 29an, onartu zuen, aho batez, herrian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17). Dokumentu horretan jasotzen dira herriko esparru bakoitzean (familian, merkataritzan, kirolean…) euskara sustatzeko bideratuko diren egitasmoak.





