Dena prest Bergara Bizi I Moda Erakustaldirako
ogarro-k Or, 2014-05-09 08:57-n bidalia
Azken ukituen faltan dena dago antolatuta maiatzaren 10ean arratsaldeko 18:00an Bergarako San Martin plazan egingo den Bergara Bizi I Moda Erakustaldirako.
Bertan Bergarako 32 denda eta komertziok beren moda eskaintza zabala erakutsiko dute, pasarelan, modelo lanak egingo dituzten hainbat herritarren laguntzarekin.
Moda desfileaz gain, bestelako ekimenak ere izango dira:


