Bergarako etxe hutsak alokatzeko laguntza programan, 5 etxebizitza alokagai

Bergarako Udalak martxan duen etxe hutsak alokatzeko programaren baitan Ernai kaleko 5 etxebizitza daude alokagai. Honen inguruko informazio gehiago http://www.bergara.eus/etxebizitza helbidean aurki daiteke. Hauetako etxebizitza bat alokatu nahi duenak etxejabearekin jarri behar du harremanetan eta harekin adostu hitzarmena.

 

Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin

Jubilatuen Etxe berriaren irekitze jaialdia igandean egingo da

Bergarako Udalak igandean adinekoentzako topagune berri bat estreinatuko du. Orain arteko San Joxepeko espazioaz gain, jubilatuek igandetik aurrera Martoko gaineko lehengo eskola gorrietan ere aisialdirako espazio berri bat izango dute.

Jubilatuen Etxe hau astelehenetik igandera, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Udaltzaingoek ireki eta itxiko dute. Igandean, martxoak 15, 12:30ean irekitze jaialdia egingo da eta bertan izango da alkatea, eraikina erakutsiko dute eta, ondoren, luntxa egingo da. 

Azoka gazteenei gerturatuz

Bergarako gazteak azokan izan dira goizean eta bertako produktuak erosi eta baserritarrekin partekatzeko aukera izan dute.

Bergarako Udalak diruz lagunduta, herriko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programa burutzen da urtero eta aurtengoan, Elikadura Jasangarriaren gaia lantzen ari dira.

Honen baitan, gazteak azokara gerturatzeko, bertako produktuak ezagutzeko eta baserritarren eta azokako merkatarien errealitatea eta egunerokotasuna ikasleei gerturatzeko antolatu da ekintza hau.

Udalak 30.000€ inguru banatu zituen iaz bonotan eta 2015ean egitasmoak bere hortan jarraituko du

2014 urtean Bergarako Udalak tokiko ekonomia bultzatzeko, sariak eta hobariak banatzeko bono-sistema jarri zuen martxan. Guztira, bono sistema honen bidez 30.000€ banatu zituen 2014ean eta 2015ean ere, egitasmoa mantentzea aurreikusten da.

Bergarako Udalak urtero hainbat alorretan antolatzen dituen lehiaketetarako sariak edo banatzen dituen zenbait hobari bono bidez banatzean, herriko komertzioetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumitzea bermatzen du.

Tokiko ekonomia indartzeko ekimena

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bergarako Udalaren adierazpen instituzionala

1975ean NBEak martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egun izendatu zuen, eta egun hori baliatuz aldarrikatzen dugu emakume eta gizonen berdintasuna giza eskubide ez ezik funtsezko beharrezko faktorea dela Euskal Herriaren giza garapenerako, garapen sozialerako eta ekonomikoarentzako.

Orriak