Bergarako Udalak igandean adinekoentzako topagune berri bat estreinatuko du. Orain arteko San Joxepeko espazioaz gain, jubilatuek igandetik aurrera Martoko gaineko lehengo eskola gorrietan ere aisialdirako espazio berri bat izango dute.

Jubilatuen Etxe hau astelehenetik igandera, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Udaltzaingoek ireki eta itxiko dute. Igandean, martxoak 15, 12:30ean irekitze jaialdia egingo da eta bertan izango da alkatea, eraikina erakutsiko dute eta, ondoren, luntxa egingo da.