Bihar, ostirala, amaituko da Boluko pilotalekuaren kontsultako hautes-mahaian mahaikide aritzeko izenemate epea

Irailaren 23an, larunbata, Boluko udal pilotalekua estaltzearen inguruko kontsulta egingo da. Hautesleku bakarra izango da, Bolua kaleko 47. zenbakian, eta Aranerreka, Koldo Eleizalde, Iriburu eta Boluan erroldatuta daudenek eman ahal izango dute botoa. Ordutegia honakoa izango da: 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Igande honetan Domeka Azoka egingo da San Martin Agirre plazan

Igande honetan, uztailak 23, Domeka Azokaren beste edizio bat ospatuko da San Martin Agirre plazan.

Merkatu honen helburua berrerabilpena eta artisautza sustatzea da. Aurten hainbat artistek 16 postu jarriko dituzte guztira. Hortaz, 11:00etatik 14:30era bitartean, denetarik ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Orriak