Geroa bermatuz jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Sailak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen dituzte. 2023. urteko jardunaldietan, otsailean, bi gai landu dira: autonomoen erretiroa eta negozio txikien transmisioa.

Bergaran egin diren bi saioetan hamaika ordezkarik parte hartu dute. Balorazio positiboa egin dute, interesgarria eta baliagarria iruditu baitzaie.

Jardunaldiotan parte hartu dutenek haien negozioaren transmisioari buruzko doako aholkularitza indibidualizatua eta pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute orain, lau saiotan. Eskaera martxoaren 15erako egin beharko dute.

Eranskinak: